Sendatze energetikoa gure eremu energetikoan eragina duen teknika bat da; desblokeatu, orekatu eta ahaldundu egiten baikaitu, maila fisiko, mental, emozional eta espiritualean ongizatea lortzeko.
Pertsonaren egitura energetikoaren azterketatik abiatuta, energia bideratzen da hura berrorekatzea lortzeko; horretarako, 5 elementuekin, bizitzaren zuhaitzaren esfera desberdinekin eta sinboloen eta kristalen erabilerarekin lan egiten da.
Era berean, aurrera egitea, izakiaren bilakaera eta sendatzea eragozten duen blokeo oro askatzeko garbiketa energetiko sakona egiten da.
Lan-sistema honen oinarri teorikoa McTaggartek egindako azterlanetan ikus daiteke. Oinarri teoriko horren arabera, bada energia kuantiko eremu bat, unibertsoan eragina duena eta gauza guztiak konektatzen dituena. Eremu honek, unibertsoan gertatu den edo gertatuko den guztiari buruzko informazioa jasotzen du.
McTaggarteren teoriaren arabera, pertsonak eta gauzak elkarrekin lotuta daude eremu honen bidez. Horrek esan nahi du gure ekintzek, pentsamenduek eta emozioek eragina izan dezaketela eremuan, eta, beraz, eragina izan dezaketela beste pertsona batzuengan eta, oro har, munduan.
Oro har: atzeratutako helburuak lortzea, zama arintzea, energia handitzea eta bizi-kalitatea hobetzea.
Maila fisikoan, gaitzak ezabatzen laguntzen du, edo bestela, kirurgiak edo gaixotasunak sendatzeko prozesuak hobetzen ditu.
Maila emozionalean: Dolu-, trauma-, banaketa- eta aldaketa-prozesuak sendatzen ditu.
Maila mentalean: buru-argitasun handiagoa; antsietateak, depresioak, estresak eta trauma osteko estresak eragindako sintomak hobetzen ditu, besteak beste.
Maila espiritualean, sendatze energetikoak arima gorputzarekin birkonektatzen du, horrela gure buruarekin hobeto sentitzeko behar dugun bakea eta lasaitasuna aurkituz.
Azken finean, osasun fisiko, mentala, emozionala eta espirituala hobetzea dakar.
Sendatze energetikoa gure eremu energetikoan eragiten duen edozein teknika da, gure energia-zirkuituek behar bezala funtziona dezaten eremu energetiko hori desblokeatu, orekatu eta ahalduntzen duena.
Gure gorputz fisikoa argiz eta energiaz inguratuta dago, eta era berean, energia unibertsalarekin lotuta dago. Hau da gure energia-sistema. Energia zure gorputzean behar bezala ez dabilenean, gaixotu egiten da. Energia blokeatuta, geldirik edota poliki dabilela izan daiteke arazoa.
Aldaketa asko gertatzen dira zure bizitzan eta gorputzean, eta sendatze energetikoak kontzientzia areagotzea eta orainaldian kokatzen ikastea dakar. Terapia horiek ez dute proposatzen mediku baten tratamendua ordeztea, hura osatzea baizik.
Sendatzeko eta ongizatea lortzeko bidaia hasteko prest zaude? Kontaktuan jarri zaitez nerekin , zure lehen saioa programatzeko eta sendaketa energetikoaren botereaz jabetzeko.
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU