20 urte baino gehiago daramatzat sanazioaren munduan. Bokazioz egiten dut lan; izan ere, haurtzaroan piztu zitzaidan honetan lan egiteko grina.
Txikitatik oinaze eta sufrimendu garaiak igaro izan ditut eta horrek bultzatu nau gaitzaren jatorria eta kausa ezagutu nahi izatera.
Erraietako eta garezurreko osteopatia ikastean, sakoneko lan egituratuagoa gauzatzeko beharrezko tresnak lortzen ditut. Horri esker, gorputzeko sistema guztiak harremanetan jarri eta pertsonaren azterketa orokorragoa egiten dut, lesioak modu isolatuan tratatu ordez. Hots, osotasunean egiten dut lan, gorputza orekatzearren eta osasuna erdiestearren.
Hasiera batean, giharretako eta artikulazioetako minetan eta lesioetan espezializatu nintzen, baina denborarekin ohartu nintzen gaitz fisikoek hainbat jatorri izan ditzaketela eta horiek ez direla beti fisikoak. Bilatzen jarraitzeko eta sakonago arakatzeko sentitzen dudan beharra dela eta konturatu nintzen jatorria ez dagoela beti egituran; haatik, badira kontuan hartu behar diren beste zenbait alderdi, eta horiek ezagutzen lagundu dit kinesiologiak. Energia munduaren atea zabaldu zitzaidan; alegia, adimenaren, gorputzaren, emozioen eta energiaren arteko harremanen giltza duen atea.
Orduztik, sendatze energetiko eta espiritualarekin lotutako terapietan zentratzen naiz.
Ikasketa hauek nire intuizioaren gaitasuna areagotu eta garapen espiritual batera naramate. Bertan du jatorria nire teknika pertsonalak, blokeoak askatu eta sendatze sakona lortzeko bideratzen dudan terapia multzoan oinarrituta.
Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU